Zure laguntza behar dugu:

Abenduaren 18an eskolako guraso talde batek Mungiako Gabonetako Merkatu Txikian parte hartuko dugu. Bertan, norberak bere etxetik eramandako gauzak ipiniko dira salgai eta guk biltzen duguna GARMITXA elkartearen alde izango da. Honexegatik zuzentzen gara zuengana:

Etxean zerbait baldin baduzu (liburu, jostailu, arropa, edo beste tramankuluren bat), erabiltzen ez duzuna eta oraindik egoera onean dagoena, hala nahi izan ezkero, utzi datorren barikuan, abenduaren 2an, eskolan edo udaletxean eta guk eramango dugu Mungiara.

– Eskolan: 9:30etan eta 16:00etan atondoan egongo den kartoizko kutxa batean (tapoiak biltzeko edukontzi ondoan)

– Udaletxean: Goizean edo arrastiko 6etatik 8etara udaletxeko atondoan.

Aldez aurretik, eskerrik asko.

 

 

 

Kategoria: Adi egon, Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.

Utzi erantzuna