Menu Close

Zuhaitzak landatzen

Zuhaitz ardaska gazteak, Larrabetzuko zuhaitz eguna 2012
Ederto pasatu dogu zuhaitzak landatzen. Herriko plazan batu eta Sarrikola ingurura joan gara, atxurrak atara, zuloak egin, eta zuhaitzen sustraiak lurpean sartu eta hamaikatxo arbola ipini ditugu alderik alde: gereziondoak, intxaurrondoak, haritzak, gaztainondoren bat…
Zuhaitz eguna 2012

Auzolanean ibili gara, adin ezberdinetako larrabetzuarrak. Larrabetzuko Udala eta eskolako gurasoen artean antolatutako ekitaldi honetan, ikusi dogu, apurka apurka gauza politak egin ahal ditugula herrian, herriarentzako.
Txikitatik gauza handiak egiten
Auzolanean eskolako umeak
Aupa gazteak!

Orain, Sarrikolarantza goazenean, Anguleriko liburutegian egoten garenean… Larrabetzuko zuhaitzei buruz, apurtxu bat gehiago jakingo dogu. Hurrengoa noz?
Neska mutikoak, ikasteko beti prest

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude