Zeu, zeu, zeu

Sasoi batean euskaraz kantatzea izan zen talde batzuen apustua. Euskara batuan, baina. Gatibuk, ordea, bere herriko euskara aukeratu zuen bere kanten letrak egiteko.

Eta, egia esan, kostaldeko euskarak badu bere musikalitatea, bere goxotasuna. Bide horretan ere Lekeitioko The Uski`s taldea jardun da. Ezagun egiten zaizue bere “katuek bezala hormatik ixotzen naz…” 

Gernikako talde honen abeslaria telebistako saio baten aurkezlea izan da, eguraldiaren berri ematen digun Urko Aristigaz batera. Bi errepidean.

Alex Sarduirekin batera, Haimar Arejita, Mikel Caballero eta Gaizka Salazar osatzen dute taldea.

Hona hemen kanta polit honen letrak eta, zelan ez, entzuteko aukera:

Diskoko kantekin gozatzen badugu, are gehiago talde honen zuzeneko emanaldiekin. Taldearen erritmoa, Alex-en dantza egiteko modu berezia,…
Galdetu zuen gurasoei eta aukera baduzue ez izan zalantzarik, ikusi!

Begiratu Durangoko Plateruenean eman zuten kontzertu honen irudiak, gozatu!

Utzi erantzuna