Xalbadorren heriotzean


Xalbador
, izenez Fernando Aire Etxart, (UrepeleNafarroa Beherea1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7abertsolaria eta artzaina izan zen.

Mattinekin batera Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Zorigaitzez,1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatutako bere omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1977an.

1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirugarren postuan gelditu zen. 1962 eta 1965koetan hirugarren, eta 1967an bigarren, azken honetan txapelketa honetako historiako gertakari ospetsuenetako bat protagonizatu zuelarik.

1967ko txistu, oihu eta txaloak

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen eta bigarren postuan gelditu zen.

Jendea bere besaulkietan eseri eta epaileek epaimahaiko mahaian jarri ondoren, Alfonso Irigoienek epaimahaiko kideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria Uztapiderekin batera txapela lehiatzeko azken fasera iragan ziren.

Une hartan, ikusleriaren ohiu eta txistuek Anoeta pilotalekuko giroa minutu erdiz gaiztotu egin zuten. Orduan honako bertso ahaztezin eta hunkigarri hau bota zuen:

« Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik.
Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat ez nik,
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet orainik.
 »

Bere omenez, Xabier Letek egin zuen “Xalbadorren heriotzean” abesti ezaguna, “Urepeleko artzainari” dedikatutakoa. Erramun Martikorenaren kanta beronen bertsioa ere oso famatua da.

Letra eder bakarra eta bertsio zoragarri bi:

Hona hemen Xalbador zena bertsotan, Aldude herriko sute batean. Bertan eskegita ageri diren pernilek Larrabetzuko baserri batzuetan ere zintzilik dira, ontzen.

Iturria: http://eu.wikipedia.org/

Utzi erantzuna