Menu Close

Ume eta neska-mutilen aisialdiari buruzko jardunaldia

irudi 1

Udalak antolatu duen ume eta neska-mutilen Aisialdia Larrabetzun izeneko jardunaldian parte hartzeko gonbita luzatu digu eskolako ume, neska-mutil eta guraso guztioi.

Ekintza horretan, besteak beste, ondoko gaiez berba egin eta eztabaidatu ahal izango dugu: ludoteka, eskola kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, egun berezietako ekintzak, uda txikia eta uda gaztea…

Jardunaldia apirilaren 20an egingo da, barikuan

Gurasoak: 16:30etatik 18:30etara, eskolan (Lehenengo solairuan dagoen informatika gelan)

11 urtera arteko umeak (gurasoen baimenaz): 16:30etatik 18:30etara, ludotekan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude