Menu Close

Udaberri txikia Ludotekan

imagesCAP5M03NEskolako ikasleen udaberriko oporraldian, ludotekak egitarau berezia izango du. Horretarako, hezitzaile kopurua eta esparruak egokitu egingo dira izena ematen duten umeen kopuruaren arabera.

 

 

Egunak: apirilaren 2tik 5era (martitzenetik barikura)

Ordutegia: goizeko 10:30etatik 13:30etara

Lekua: eskolan

Egitaraua: 4 egun emango ditugu Kattalin nekazariarekin: Ezagutza eta konfiantza jolasak   – Taldeko murala eta abestia   – Birziklapen tailerrak: gure jostailuak sortuz!   – Sukaldaritza tailerra   – Altxorraren bila   – Azken eguneko hamaiketakoa

Prezioa: erroldatuak 12 euro/ ez-erroldatuak 20 euro.

Izena ematea eta informazio gehiago: Anguleri kultur etxean, martxoaren 11tik 15era.