Menu Close

Uda Txikia eta Uda Gaztea

uda txikia uda gaztea 2012

Larrabetzuko UDA TXIKIA eta UDA GAZTEA programetan izena emoteko epea zabalik daukazu: ekainaren 29tik uztailaren 1ra, hau da, aste honetan.

Angulei kultur etxean emon behar da izena (izena emoteko, beharrezkoa da ume edo gaztearen Osakidetzako txartela edo txartelaren fotokopia bat eroatea).

UDA TXIKIA ekainaren 26tik uztailaren 27ra egingo da (5 aste); programa honetan, 4 eta 9 urte arteko umeek parte hartu ahal izango dabe, norberak gura dauen beste astetan. Ondoko esteketan daukazu programaren garapena:   programa euskeraz   –   programa gaztelainaz

UDA GAZTEA, barriz, uztailaren 9tik uztailaren 20ra egingo da (2 aste). Programa horretan, 10 eta 15 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dabe, aste baten edo bi asteetan. Ondoko esteketan daukazu programaren garapena:  programa euskeraz eta gaztelainaz

Programen prezioak eta gainontzeko ezaugarriak hemen daukazuz: prezioak eta arauak euskerazprezioak eta arauak gaztelainaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude