Txorierriko "Mihiluze”

20120224_mihiluze

HERRIKO LUDOTEKETAN EGINGO DIRA LEHEN KANPORAKETAK ETA SEI HERRITATIK HIRU PASAKO DIRA FINALERA

Txorierriko Mankomunitateak egitasmo berri bat jarriko du martxan aurten, euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin. Egitasmo hori, 10-12 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago. Mankomunitateko Euskerako Zerbitzuak, Txorierriko Mihiluzea martxan jarriko du. Programa horren helburua gaztetxoek eskola orduetatik kanpo euskaraz gozatzea da.

 

Parte hartu nahi duten gazteek, euren herriko ludoteketara joan eta izena ematea besterik ez dute egin behar. Bikoteka joan ahal dira edo banaka, bertan bikoteak egin daitezke eta. Izena emateko epea martxoaren 1etik apirilaren 20ra da. Apirilaren 23tik maiatzaren 20ra izango da lehen fasea eta kanporaketak ludoteka bakoitzean egingo dira. Herri bakoitzetik bikote irabazle bat aterako da eta ondoren bi ludoteka desberdinetan finalaurrekoak egingo dira: bi guztira, hiru herri elkarren lehian alde batetik eta beste hiru herri elkarren lehian bestetik. Puntuazio altuena ateratzen duten hiru herri pasatuko dira finalera. Finalaurrekoak ludoteketan bertan egingo dira, baina finala herritar guztientzat zabalik egongo da. Ekintzaren antolatzaileek leku egoki bat aukeratuko dute.

Sariei dagokienez, parte-hartzaile bakoitzak Mihiluze Txorierrin jartzen duen kamiseta bat jasoko du alde batetik, eta bestetik finalera heltzen diren 3 bikoteek familiarekin disfrutatzeko ekimen bana jasoko dute.

Hau da Txorierriko Mankomunitateak joko honek antolatzen duten lehen edizioa.

Kategoria: Adi egon, Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.

Utzi erantzuna