Trikuarena

Behinola,  Jose Irazu Garmendiak, Bernardo Atxagak, esan zuen:

“Zein garrantzizkoa den garrantzirik ez duena”.

Hau datorkigu burura gure lagun txiki honengan pentsatzen jartzen garenean. Sarritan berarekin akordatzen gara bide bazterretan kotxeek zapalduta ikusten dugunean, tamalez. Gauez ibiltzea gustatzen baitzaio trikuari, kirikinoari, sagarroiari,…. Larrabetzuko kirikolatsari.

Ugaztun hau gure soloetako zaindaria da. Jagole fina, bai horixe. Bere dieta bare eta marraskiloz osaturik baitago. Gure letxugek, azelgek, azek, azaloreek,…. asko eskertzen dute inguruan kirikolatsen bat bizitzea. Gauez tripa ederto betetzen baitu. Baina lagun honi kalte itzela egiten dio soloan isurtzen diren botikak, intsektizidak. Hil, tragau, egiten ¬†baitute.
Linterna eskuetan duzuela osteratxue egin eta ikusi ditzakezue, udaberri eta uda parteko gauetan, bereziki. Egotaro ederra dagoen gau horietan.

Euskal Herriko mila elkarte, talde eta ekimenei izena eman izan die. Eta Bernardo Atxagak olerki goxo eta xume hau eskaini zion, maisuki.

Irakurtzeak merezi du. Eta entzuteak ere, Bernardo Atxagaren beste olerki batzuekin egin izan duen antzera Ruper Ordorikak olerki hau ere ederto musikatu baitzuen.

Hona hemen olerkia eta kanta, gozatu!!!

 

 

Utzi erantzuna