Etiketaren artxiboa: gurasoak

Heldu da eguraldi ona, barriro Larrabetzutik oinez

Aurtengo negua aspaldiko gogorrena izan danez, etxetik irtetzeko gogoarekin egongo gara gutako gehienak. Horregatik, eta udaberriari ekin aurretik, irteeratxo bat antolatu dogu datorren domekarako. Goizeko 10etan plazan geratu gara, eta ostean ibilbidetxo bat egingo dogu herriko bazterrak ezagutzeko asmoagaz. Gogoratu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Gurasoen batzarra

Aste honetan, gurasoen batzarra egin dogu eskolan. Aurreko ikasturteko balantze ekonomikoa, jantokiaren kudeaketa, balantzea, Guraso elkarteak antolatzen dituen zerbitzuen berri eta balantzea, egiten diren ekintzak, egin gura direnak eta beste kontu batzuk. Parte hartze polita eta interesgarria egon zen batzarrean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Eskola gunea, Ikasleak, Jantokia, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

30 guraso baino gehiago euskara ikasteko prest

Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak, udala eta euskaltegiekaz batera egindako kanpainak arrakasta euki du. Izan be, ikasturte barri honetan, euskara ikasteko lau talde sortu dira. 30 gurasok baino gehiago eman du izena, eta hemendik aurrera, astero bi egunez, batzuk goizez eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , , | 2 iruzkin

Eskolako jaia itzela izan da

Eskerrik asko 2011ko Larrabetzuko eskolako jaia aurrera eramateko laguntza eman duzuen guztiei. Hemen asteburu honetako argazkiak ikusteko lotura batzuk: 2011ko Eskolako Jaiaren argazki guztiak ikusteko: Margolan erakusketa: eguena, ekainak 16: gimnasia eta Xake erraldoia barikue, ekainak 17: Arkua eta geziak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ekintzak, Eskola gunea, Eskolaz kanpoko ekintzak, Ikasleak, Jaiak, Jantokia, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Bariku honetan bai: 100 bizikleta baietz!

Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak Bizikleta festa antolatu du herrian bariku honetarako (apirilak 8). Gure artean, osasungarria, garbia, alaia eta polita den pratika hau, elkarrekin egin nahi dugu. Herrian bizikleta gehiago erabiltzeko aukera ikusiko dugu. Nagusi, gazte, ume eta gainerakoak… batera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , , | Iruzkin 1

Bidegorria eta Lezamako trenbide zaharretik natur bidea

Larrabetzun bizi garen neska-mutilok edo gurasook gure seme-alabekin inguruko herrietara bizikletaz joatea ezinezkoa da… dauden bideak egokituta ez daudelako edota dauden kotxe errepideak oso arriskutsuak direlako. Errealitate hau ikusita, guraso batzuk Txorierritik bidegorri bat eta Bilbora doan Lezamako trenbide zaharraren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina