Etiketaren artxiboa: bizikleta

bizitxorierri.org Bizikleta ibilbide berdea: oinez, bizikletan eta piraguan

Txorierritik Bilbora joateko, bizikleta hautatu dogu Larrabetzuko eskolako gurasook. Aspaldi ari gara hori aldarrikatzen, eta horretarako besteak beste bizitxorierri.org gunea ere martxan jarri dogu, auzolanean. Aste honetan telebistan agertu da erreportaia polit bat. Oinez, bizikletan eta piraguan Larrabetzutik Bilbora. Euskadi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Bizifesta eguneko argazkiak eta bideoa.

Bizifesta egin genuen aurreko barikuan Larrabetzutik. Uritik bueltatxoa lehenengo, eta behin ondo berotu eta girotuta, Eleizalderaino joan ginen. Handik bueltan, plazan merienda hartu eta jolasak egiteko. Zelango giroa, ezta?  Bizifesta alaia eta koloretsua benetan. Bizifesta > argazki guztiak ikusi eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Bariku honetan bai: 100 bizikleta baietz!

Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak Bizikleta festa antolatu du herrian bariku honetarako (apirilak 8). Gure artean, osasungarria, garbia, alaia eta polita den pratika hau, elkarrekin egin nahi dugu. Herrian bizikleta gehiago erabiltzeko aukera ikusiko dugu. Nagusi, gazte, ume eta gainerakoak… batera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , , | Iruzkin 1

Lezamako trenbide zaharra 11 telebistan

Gure eskolako guraso Gorka eta Goiok, 11 telebistako erreportariei Lezamako trenbide zaharrean bide gorria eta bizikletentzako ibilbidea egiteko proiektua aurkeztu diete. Erreportaia ikusgarria, bizikletak eta kamarak, prest! Gure umeentzat, guretzat, natura ezagutzeko, gure inguruak ezagutzeko, Bilbora joateko, Bilbotik etortzeko. Danontzako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri | Etiketak , , , , , , , , , , | Iruzkin 1

Bidegorria eta Lezamako trenbide zaharretik natur bidea

Larrabetzun bizi garen neska-mutilok edo gurasook gure seme-alabekin inguruko herrietara bizikletaz joatea ezinezkoa da… dauden bideak egokituta ez daudelako edota dauden kotxe errepideak oso arriskutsuak direlako. Errealitate hau ikusita, guraso batzuk Txorierritik bidegorri bat eta Bilbora doan Lezamako trenbide zaharraren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina