Menu Close

Software librea ezagutu eta Ubuntu instalatzeko ikastaroa

  • Badakizu software librea zer den?
  • Arazoak dituzu birusekin, ordenadorearen memoriarekin edo lizentziekin?
  • Alternatibak ezagutzen dituzu?

Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak, software librea ezagutzeko ikastaroa antolatu du. Guraso eta herritarrentzat, ikusi eta ikasi gura duen guztiarentzat.

Izena emoteko, idatzi Txinpasmendi guraso elkartera.

urriak 14, barikua Eskolako informatika gelan. Arrastiko 18:00etan
urriak 21, barikua Anguleri kultur etxean. Arrastiko 18:00etan

Tailer praktikoa
Software librea ezagutzeaz gain, gure ordenadoreetan Ubuntu sistema eragile librea instalatzen ikasiko dugu. Ubuntu, Afrikan sortutako sistema eragilea da, librea da eta euskaraz ere badago gaur egun. Oso aukera ona hezkuntza mundurako, familian ordenadorea partekatzeko, mundu hobe bat eta libreagoa praktikan jartzeko eta tresna hauekin kooperazioa bultzatzeko.

Bi saio izango dira, lehenengoa teoria landuko badugu ere, bigarrenean praktikoagoa izateko aukera izango dugu.

Hizlariak: Ibon Castilla eta Sergio Peña, Larrabetzuko eskolako ikasle ohiak eta software librean arituak zein adituak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude