Psikomotrizitate eta multikirola, taldeen banaketa eta ordutegiak

Lehenik eta behin eskerrak luzatu nahi dizkizuegu proiektu bi hauek izan duten babesagatik.

Orotara 77 ume matrikulatu baitira:

32 Psikomotrizitatean
45 Multikirolan

Kostatu zaigu ordutegiak eta taldeak moldatzea eta, seguruaski, egin dugun banaketak ez ditu guraso guztiak asetuko, barka.

Psikomotrizitatean 16ko talde bi egongo dira eta banaketa adinaren arabera egin da.
Saioak Eskolako gimnasioan egingo dira:

Astelehenetan, 16:00etatik-17:30ak bitarte,  4 eta 5 urteko gelakoak.
Asteazkenetan, 16:00etatik-17:30ak bitarte, 3 eta 4 urteko gelakoak.

Zerrenda osorik ikusteko sakatu hemen.

Multikirolean, berriz,  15eko hiru talde atera dira eta banaketa hiru irizpideok baldintzatu dute:

Adina
Eskolaz kanpoko gainontzeko eskaintza
Larrabetzuko kirol instalakuntzen okupazioa

Saioak Kiroldegia, futbol zelaian eta eskolako patioan burutuko dira.
Hasi, behinik behin, kiroldegian hasiko gara.

Taldeak horrela gelditzen dira:

Astearteetan, 16:00etatik-17:30ak bitarte,  1. eta 2. mailakoak 
Astearteetan, 17:30etatik-19:00ak bitarte,  4, 5 eta 6.  mailakoak
Ostegunetan, 
16:00etatik-17:30ak bitarte,  3. eta 4. mailakoak

Zerrenda osorik ikusteko sakatu hemen.

Lehenengo egunerako arropa erosoa eta dutxatzeko tretxuak eroan. Monitoreek aginduko dute taldearen dinamikaren arabera besterik behar izango den ala ez.

 

 

Kategoria: Eskolaz kanpoko ekintzak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna