Psikomotrizitate eta multikirola, aurkezpena

Etorri zaizkigu jokatzeko lagunak. Erlantz, Jon eta Gorka. Azaldu digute Eskolako liburutegian batu garen 25 bat lagunei zertan datzan euren egitasmoa.
Blog honetan aipatu legez, HHrako psikomotrizitatea eta LHrako multikirola eta Jolas predeportiboak planteatzen dituzte.

Psikomotrizitatea, Eskolako Gimnasio berrituan emango litzateke, asteazkenetan, 16:00etatik 17:30ak bitarte.
Hezkuntzako psikomotrizitate praktika haurraren berezko heltze-ibilbidean laguntzen duen prozesua bezala ulertua izan behar da.
Haurraren heltze-ibilbidea; orokortasunetik berezitasunera, dependentziatik autonomiara, inpultsibotasun bulkadatik gogoetara “egitearen plazerretik pentsatzearen plazerrera”, doan prozesua bezala ulertuz.”

Tarteka, eguraldiak lagun, kanpoan ere jardungo dira, horrela erabakiz gero. 15eko taldeak osatuko lirateke. Matrikulatutako ume kopuruaren arabera ikusiko litzateke zenbat talde osatuko liratekeen. Eta horren arabera ordutegia moldatuko genuke.

Multikirola, berriz, LH1, 2, 3 eta 4. mailan egingo litzateke. Atletismo, jolas kooperatiboak, hokei, beisbol, saskibaloia… eta hainbat kirolen bitartez umeen garapen motriz eta kognitiboan aurrera egiteko.

LH5 eta 6. mailetan, ostera, Jolas predeportiboak planteatzen dira. Hau da, aldez aurretik praktikatutako kirol horien teknika eta arauak, zehazki, ezagutzea.

Hau guzti hau, planteamendua litzateke, baina Larrabetzun lehenengo urtea denez, egitasmoak umeen errealitatera egokituko dira. 4 hilerik behin txosten bana banatuko lukete, e-mailez. Eta kirolean oso trebeak diren umeen kasuetan nola arazoak izan ditzaketen umeen kasuetan ere bai, familiarekin harremanetan jarri eta gaia landu dezaketen profesionalengana orientatuko zituzten.

Gimnasioa ez eze, futbol zelaia eta frontoia erabiltzeko gestioak gauzatuko dira, gainontzeko erabiltzaileekin adostuta. Printzipioz, ikusita kirol instalakuntza hauen erabilera, egunik egokiena asteartea 16:00etatik 17:30etara izango litzateke. Banatutako paperetan hiru aukera egon arren. Dana dala, matrikulatzen den jendearen aukeren arabera adostuko lirateke honek orduok.
Kirol praktika burutu eta Gimnasioko dutxetan  aldatu, dutxatu eta dana ordenean itxiteko ardura izango lukete parte hartzen duten umeek. Hau ere, kirol hezkuntzaren parte dela.

Datorren irailaren 19ra bitarteko epea dago. Jokatzek, oporraldietan, Campus ezberdinak antolatzen ditu, Derion, berbarako. Horien inguruko informazioa euren webgunean dekozue: http://www.jokatz.com/

 

Kategoria: Eskolaz kanpoko ekintzak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna