Void Vacon- Erasmus +

Osteguna, Void-Vaconeko eskolan apunteak hartzen eta ikasten jarraitu dogu.

Hemen dituzue geletan grabatutako bideo batzuk ikusgai.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

Irailak 28 (Void Vacon)

Bonjour! 
Gaur Haur Hezkuntzako eraikinera joan gara bertan nola lan egiten duten ikustera. Bertako irakasle eta ikasleek esku zabalik hartu gaituzte. Ikasleekin batera oso gustora egon gara elkarlanean. Psikogela, sukaldea, gelak, patioa… ezagutu ditugu. Oso interesgarria iruditu zaigu irakasleek hizkuntza desberdinetan abesten dutela, baita zeinu hizkuntzan ere! Ondo izan! 

Hemen dituzue egun honetako argazki batzuk.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

Void Vaconen, irailak 26

Bonjour! Gaur Void-Vaconeko eskola ezagutu dugu. Harrera ezinhobea egin digute Severine eta Mariek, bertako irakasleek.
Geletan nola lan egiten duten ikusi dugu eta gure eskolarako ideiak hartu. Bestalde, guk ere ikasleek egindako aurkezpen eta bideoa erakutsi diegu.
Irakasleek Lorraine eskualdeko platerik ezagunenak sukaldatu dituzte, quiche Lorraine, gaztak, okaran pastela… oso gozo egon da dena!
Arratsaldean turismo apur bat egiteko aprobetxatu dugu, Lac du Madine bisitatuz.

Hemen dituzue guk eskolatik prest eraman ditugun aurkezpena eta bideoak (abestia eta herria).Eta argazki batzuk.

Bihar job shadowing-arekin jarraituko dugu.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak , | Utzi iruzkina

ERASMUS+

Aste honetan gure eskolako lau irakasle (Deiene, Itxaso, Iraia eta Itxaso) Frantzia aldean ibiliko dira Erasmus + proiektuari esker.

Programa europeo Erasmus + | Campus France

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak , | Utzi iruzkina

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak eskatzeko epea: 2021eko uztailaren 24tik irailaren 30era.

Informazio guztia esteka honetan duzue:

https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/


Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

Irailaren 8an klaseak hasiko dira. Hauek dira hasierako egunetarako ordutegiak:

Irailak 8:

3 urtetik aurrera 11:30-13:30h (jantokirik gabe) eta 11:30-14:30h (jantokiarekin)

Garraioko ikasleak: 10:30etan hasiko da lehenengo geltokian (Errota). Erabiltzaile guztiek maskara erabili behar dute.

Irailaren 9tik aurrera: Ohiko ordutegia

9:30-16:00h (jantokiarekin)

9:30-13:00h eta 14:30-16:00h (jantokirik gabe)

OHARRA:

1. mailatik gorako ikasleek maskara derrigorrez ekarri behar dute.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

AZKEN PROIEKTUAK

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

ESKERRIK ASKO!!

Eskerrik asko bihotz-bihotzez eskolako patioa “Gune Bizia ” sortzen lagundu eta parte hartu duzuen guztioi.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

“Gune Biziak”zozketa

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

6. mailakoen agurra

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina