Otsailaren 9an Murrizketarik ez! lanuztea eskolan

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bidez, datorren ostegunean, otsailak 9, eskolako irakasle batzuek (Haur eta Lehen Hezkuntzako turote guztiek, Gorputz Hezkuntzako espezialistak, Ingeleseko espezialistak, Pedagogia Terapeutikoko espezialistak, aholkulariak) eta hezitzaileek; konbokatuta dagoen lau orduko lanuztearen deialdiarekin bat egingo dutela jakinarazi nahi dizuegu.

Eskolako ordutegia honako hau izango da:
9:30etatik 11:30etara

Ordu honetatik aurrera Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak abian jarriko dira. (Zuzendaritza taldeko pertsona 1 eta urgazleen plantilako pertsona 1)

Jantokiko eta garraioko zerbitzuetan ez dago aldaketarik.

Besterik gabe, Zuzendaritza taldea.

Kategoria: Adi egon, Larrabetzuko eskola Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna