Multikirola: ate irekiak martitzenean

Ikasturte honetan eskolaz kanpoko ekintzetan berrikuntzak izan ditugu: multikirola eta psikomotrizitatea.

  • 48 neska mutiko ibili dira mutikirola egiten, 3 taldetan
  • 28 izan dira psikomotrizitatea 2 taldetan landu dutenak

IMG_4516

 

KIROL EZBERDINAK EZAGUTZEN


Multikirola lantzen ibili direnak kirol eta jarduera ugari egiteko aukera izan dute ikasturtean zehar, astero astero. Besteak beste, sasikibaloia, frontoiko joko ezberdinak, beisbola, patinajea, eskalada, rugbia…. landu izan dituzte. Umeek kontatutakoaren arabera, primeran ibili dira kirol guzti hauek frogatu eta ikasten.
IMG_4606

ATE IREKIAK

Aste honetan, martitzenean (ekainak 11) eskolan bertan mundu guztiak multikirola frogatu eta datorren urteari begira egingo diren ekintzak ezagutzeko aukera izango du.

  • 5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak arrastiko 17:00etatik 18:00etara.
  • LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoek arrastiko 18:00etatik 19:00etara eskolako gimnasioan.

Animatu eta parte hartu!

Kategoria: Eskolaz kanpoko ekintzak, Larrabetzuko eskola Etiketak , , , , , , , , , , . Gorde lotura.