Menu Close

Morgatik Oinez

Morgako umeak Larrabetzuko eskolara etortzen dira eta ordu asko ematen dute gurean ikasten eta jolasten. Aste honetan, ordea, alderantzizko bidaia  egingo dugu: Larrabetzuko eskolakook Morgara joango gara domeka goizean eta txangoa egingo dugu Morgako inguruetatik oinez.

10etan irtengo gara Larrabetzutik, frontoitik, hain zuzen ere. Eta Morgara joateko, ahal duten guraso guztiek autoa ekar dezatela.

Morgan, udaletxearen aurrean lotu gara 10:30etan. Ordu horretan, gutxi gorabehera, oinez aterako gara eta gehienez hiru orduz ibiliko gara; dena dela, tarte horren barruan hamaiketako gozoa egiteko (bakoitzak etxetik eroanda) denbora hartuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude