Manillares Iturriaga, girotzen hasteko

barikuan, ekainak 17 Hori Baien

Aurten eskolako jaia luzea eta gogorra izango da. Interesantea eta atsegina izango delakoan.

Ekitaldiak eguenean hasiko dira, eta barikuan umeentzako eta nagusientzako kontzertuak eukiko doguz Hori Baien. Iaz, Al jazz era taldea izan zan gugaz, eta aurten formula errepikatu dogu. Lehenengo txikientzako kontzertua, gero taldearentzat afaria prestatu eta ostean guraso eta gazteentzako kontzertua.

Aurtengo taldea Manillares Iturriaga da, Alegiko taldea. Taldean Alegiko herritar mordo batek parte hartzen du, adin guztietakoak ganera. Zuek be, abestiren bat abestu gura badozue, idatzi hemen, eta Manillaresekoak saiatuko dira hori abestiori prestatzen.

manillar.es Manillares Iturriaga

Kategoria: Adi egon, Eskolaz kanpoko ekintzak, Jaiak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna