Menu Close

Ludotekari buruzko galdetegia

 

Larrabetzuko aisialdi gunea

Garai batean Abadetxea izan zena, datorren hilabetetik aurrera, Errebale aisialdi-gune berria izango da. Eskolako eremuaren barruan egongo da, eta Larrabetzuko ume guztientzako gunea izango da.

Gune berri honek Ludoteka zerbitzua hartuko du eta, horri esker, eskolako eremua handituko du. Izan ere, alde batetik, patioa handiagoa izango delako, eta, bestetik, orain arte Ludotekak erabili izan duen eskolako espazioa, hemendik aurrera, eskolak berak erabili ahal izango duelako.

Aldaketa hau aprobetxatuz, zuekin batera Ludoteka zerbitzuari buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Horretarako, prestatu dugun galdetegia betetzea eskatzen dizuegu. Galdetegiaren bitartez, zuen iritziak, ideiak eta ekarpenak jasoko ditugu; eta, horrela, Ludoteka zerbitzua hobetu ahal izango dugu.

Galdetegia ondoko estekan egin ahal duzu:

http://goo.gl/forms/VejZ1NJCZH

Eskerrik asko parte hartzeagaitik.