Menu Close

Lezamako trenbide zaharra apur bat berdeago (eta garbiago!)

Uztailaren 9a, Desbrozadora eguna. Goizeko 10etan geneukan hitzordua, Sondikako Olan. Hogei bat boluntario batu ginen, guztiak garaiz iritsita. Autotik jaitsi eta hogei bat minutuko ibilaldia tunelaren ahoraino. Lanabesak, berriz, auto bati lotutako atoi baten barruan heldu ziren: sasiak garbitzeko makinak, segak, aihotzak, inauskaiak, aitzurrak…

Helburua berrogei bat metroko tartea garbitzea zen tunelaren inguruan, Sondikako aldean. Eta bertara joandako bakoitzak zer lanabes hartu eta zer egin behar zuen berez baleki moduan, di-da batean lanari lotu eta pare bat orduko ahaleginaren ostean askoz ageriago utzi genuen tunelaren sarrera.

Lagun berriak egin genituen zapatuan: Arrietako desbrozeitor-hirukotea, Eusko Treneko tren-gidaria, geltoki zaharraren arrastoak erakutsi zizkigun tokiko bizilaguna eta haren txakurra, haraino etorri eta basaz beterik amaitu zuten kazetariak edo etorri ez arren gure zorakeriaren lekukotza betikotu zutenak.

DEIA 2011.07.08
BERRIA 2011.07.10
DEIA 2011.07.10

Orain, denboraldi batez, lanabesak orturako utzi eta telefonoak nahiz e-postak jarri beharko ditugu lanean, Lezamako trenbide zaharra gero eta berdeagoa dela gogorarazteko politikariei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude