Menu Close

Larrabetzun bizi… kleta erabiltzearen alde!

Aurreko baten iragarri moduan, Txorierriko bidegorria egiteko eta Lezamako trenbide zaharraren trazatua berreskuratzeko hitzaldia egin zen abenduaren 2an, Anguleri kultur etxean. Bertan, Larrabetzuko bizikletazaleez gain, egitasmo honekin bat egin duten  herri (Lezama, Mungia…) eta erakunde (Larrabetzuko Udala, Jata-Ondo…) batzuetako ordezkariak izan ziren. Gure hizlari trebeek adierazi zutenez, informazioa batzeko aldia amaitutzat eman dugu eta hemendik aurrera, bi jarduerari ekingo diegu: egitasmoaren zabalkundea, batik bat, Txorierriko herrietan, eta proiektua beste eragile batzuekin koordinatzeko harremanak lantzea, bereziki, Jata-Ondo antolakundearekin (Uribeko Landa Garapenerako Alkartea).

Hitzaldian egon ez zinetenok, egitasmoaren gaineko informazio guzti-guztia duzue blog honetako BIZI Txorierri atalean.

Ondo bizi! -kletan, jakina.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude