Larrabetzuko 2011/2012 ikasturteko Eskola Agenda

Igez hasitako bidetik dator ikasturte honetan ere Eskola Agenda.

Guraso Elkartearen ekimenez egindako ibilaldiek eta Larrabetzun han eta hemen egindako argazkiek aukera eman dute agenda hau berezi egiten duten edukiek ilustratzeko.

Bertako edukiz, kulturalak, etnolinguistikoak, ohiturazkoak eta gure kulturan errotuta dauden olerki, kanta, esaera, bertso, berba eta enparauez osatu da Eskola Agenda. Agenda baten ohiko funtzionaltasunaz gain gure kulturaren transmisiorako material didaktiko legez ulertu daiteke Eskola Agenda.

Eskolako ume eta irakasleez gain edozeinek jaso dezake Eskola Agenda, 10 €ren truke. Datorren martitzenean, hilak 6, izena emateko azken eguna duzue. a.deabajo@dijitalidadea.com e-lbidera zure eskaera bota eta hurrengo barikurako Larrabetzun izango duzue.

Hona hemen agenda bera, gustokoa izango duzuelakoan:

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.

Utzi erantzuna