Menu Close

Irteera: Mendia eta Hondartza Araban

Eskolako irteera 2015

Eskolako irteera: Mendia eta Hondartza Araban

(Elgeamendi eta Uribarri-Ganboa)

2015eko maiatzaren 17an, igandea

• Irteera: 10:00etan futbol zelaiaren aurretik.     • Iritsiera: Uribarri-Ganboatik Larrabetzura 19:00etan aterako gara.    • Bazkaria: norberak berea eroan behar (amaiketako eta merienda ere bai).     • Autobusaren prezioa: 5€ lagun bakoitzeko.              • Izena ematea: Angulerin maiatzaren 14ra baino lehenago.

• Egitaraua: autobusez Arabako Marieta herrira abiatuko gara (62 km, ordu bat). Marietatik Elgeamendira igoko gara (joan-etorria 7 km izango dira). Menditik jaitsi ondoren Uribarri-Ganboa urtegiko Garaio aldera joango gara eta hango zelaietan bazkalduko dugu, hondartza ondoan; leku honetan aukera paragabea dago egoteko, jolasteko, bizikletaz edo oinez ibiltzeko, eta eguraldi ona izanez gero, han dagoen hondartzan bainua hartzeko ere bai.

• Kontuan hartu: – Irteeran ume guztiak nagusi baten ardurapean egon beharko dira.     – Arropa erosoa eraman, pikatzeko gauzak, bazkaria, ura, baiujantzia, toalla, txankletak, txapela, eguzkirako krema, pilota, …    – Garaion iturriak eta komunak daude.

Elgeamendi mapa

Garaioko parkea7

Antolatzailea: Txinpasmendi guraso elkartea.   Zalantzak edo galderak egiteko: txinpasmendi.guraso@gmail.com