Menu Close

Aratuste-barikuan… Larrabetzu mozorroz blai!

Aratuste-barikuan edo bariku mehean bikingotxoak, pirata koadrilak, pailazo txikiak, indioak, sorginak eta aztiak, egiptoarrak… ikusi genituen goizean. Frontoiko ekitaldia benetan ikusgarria izan zen eskolako irakasle, ikasle eta enparauek egindako lanari esker. Beraz, dantzaldi eta antzezlanak fontoira ikusten hurbildu ginen guztion partetik: ZORIONAK!

Arrastian ere festa giroan ibili ginen Larrabetzuko Udalak eta Txinpasmendik antolatutako jarduerei esker. Geroago, giro ederraz gozatu genuen Andra Mari kalean Hori Baik antolatutako mozorrotuen kalejiran eta, azkenik, eguna ondo amaitzeko, gorputzari astindua eman genion Hori Bain izandako dantzaldian.

Ezetz? Ikusi, ba, aragazkiak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude