Menu Close

Guraso Elkartearen kuota

2017-18 ikasturteko guraso elkartearen kuota 15€koa da. Kuota hau ikasturtean behin bakarrik ordaintzen da eta familiako, hau da, berdin da zenbat seme-alaba izan eskolan.

Kuota ordaintzeko kontu-korrontea hauxe da:

Kutxabank   ES68 2095 0046 34 3800496049  . Ez ahaztu diru-sarreran ume(ar)en izen-abizenak ipintzea.

Ezinbestekoa da diru-sarreraren kontzeptuan seme-alaben izen-abizenak agertzea baina edozein arrazoiengatik ez badira agertzen bidali mesedez e-mail bat txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera esanez ordaindu duzula, zein egunean ordaindu duzun eta seme-alabaren izen-abizenak.

Kutxabankek bere bulegoetan kobratzen dituen komisioak ez ordaintzeko kutxazain automatiko batean edo interneten bidez ordaindu ahal duzue. Dena den, behar duenak utzi ahal du kuotaren zenbatekoa gutun-azal itxi batean guraso elkartearen postontzian. Ez ahaztu diruarekin batera ume(ar)en izen-abizenak ohar batean uztea.

((( ordaintzeko epea urriaren 31 arte )))

Kuota ordaintzen dutenek bazkideen prezioa ordainduko dute eskolaz kanpoko ekintzetan. Dena den, kuota ordaintzearen helburuak guraso elkarteak egiten duen lana bultzatzea izan behar du.

Guraso elkarteak antolatzen dituen zerbitzu eta ekintzak hauexek dira:
– Jantoki-zerbitzua./ Eskolaz kanpoko ekintzak./ Goizeko ume-zaintza. / Egun trinkoetan, arrastiko ume-zaintza  /  HHko laguntzaileak / Umeentzako ikuskizunak (antzerkia, txotxongiloak…)  /  Irteerak. /  Gurasoentzako hitzaldiak edo jardunaldiak. / Eskolako jaia.

Herriko dinamikan ere parte hartzen du:
– Euskararen egunean. / Larrabetzuko jaietan. /  AkerBaltz gaua. /  Korrika eguna. /  Inauterietan. /  Gabonetan.

Eskolako zuzendaritzarekin eta Udalarekin elkarlana egiten dugu:

– Eskolan egiteko hobekuntzak proposatzen ditugu.

– Eskolan zeharkako gaiak lantzeko aurkezten ditugu: zientzia, literatura, elkarbizitza, euskal kultura…

– Eskolan dauden beharrizanei erantzuten laguntzeko prest gaude. Gainera, Guraso Elkartea Larrabetzuko Euskara taldeko, Hezkidetza batzordeko eta Kulturbilguneko kidea da.

GURASO ELKARTE INDARTSUA IZATEA ETA BERTAN GUZTIOK ESKU-HARTZEA ERABAT LAGUNGARRIA DA, AHALIK ETA ESKOLAKO KALITATERIK ONENA IZATEKO.