Garmitxaren martxa datorren domekan

Garmitxaren martxa_eu

Kaixo Lagunak:
Idatzi honen bitartez Garmitxa Elkarteak aurtengo udaberrirako prestatu duen ekitaldiaren berri eman nahi dizuegu, eta bide batez bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Iazko udaberrian Herriz herri Garmitxaren alde izeneko ibilbide berezi bat burutu genuen Bizkaian barrena herriz herri. Aurten gaixotasunaren eta elkartearen berri beste era bateko ibilbide baten bitartez eman nahi izan dugu, eta Garmitxaren martxa Larrabetzutik oinez izeneko mendi ibilaldi bat antolatu dugu, Larrabetzuko eskolako Txinpasmendi Guraso Elkartearekin batera.
Apirilaren 28an goizeko 11etan, datorren igande goizez, Larrabetzu inguruan zehar, ordu eta erdi-bi orduko mendi ibilaldia egingo dugu, plazatik hasita (izen-ematea, 10etatik 11etara).
Amaieran, plazan bertan, zozketa eta sariak, musika, txosna (pintxo eta edariekin), eta Garmitxaren informazio eta salmenta puntua egongo dira, besteak beste.
Jai polita izatea nahi genuke, natura eta kirolaz gozatzeko eta elkartasuna adierazteko aukera paregabea.
Dakizuenez, Garmitxa elkartearen helburua erabateko elikagai-intolerantzia duten umeei laguntza eskaintzea da (informazio gehiago www.garmitxa.org web-orrialdean).

Anima zaitezte!                        Garmitxa elkartea  /  Txinpasmendi guraso elkartea

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.