GABONAK 2021

Abenduaren 23an, ostegunean, eskolako ikasle zein irakaslek Gabonetako jaia ospatuko dugu. Txokolatea,kantaldia eta Olentzero eta Mari Domingiren bisitak izango ditugu besteak beste.

OHARRA: Umeak baserritar jantzita etor daitezke. Mesedez jantzietako atal guztiei izena jarri, batez ere Haur Hezkuntzako ikasleei. 

   Babes-neurriak errespetatuko ditugu une oro.

Gogoratu eskola goizez bakarrik dagoela.

Hauek izango dira irtetzeko ordutegiak:

  2 urtekoak

-Etxera bazkaltzera doazenak: 12:00etan.

-Eskolan bazkaltzen dutenak: 13:00etan. (Aukera dute 14:30ak arte egoteko)

-Autobusekoak: 14:30etan aterako dira eskolatik.

3 urtetik 6.mailara

-Etxera bazkaltzera doazenak: 13:30etan.

-Eskolan bazkaltzen dutenak: 14:30etan.

-Autobusekoak: 14:30etan aterako dira eskolatik

GOGORATU:Urtarrilaren 10ean bueltatuko gara oporretatik.

Ahal den neurrian ondo pasa eta zaindu.

Zuzendaritza taldea.

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.