Menu Close

Ezkolaz Kanpoko Ekintzak: informazioa

2017-2018 ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK TAULA

Kaixo familia:

Oporrak amaitu dira eta ikasturte berriarekin batera guraso elkarteak eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza egin nahi dizue. Horretaz gain, aurten zenbait aldaketa egin ditugu, beraz, irakur itzazue mesedez hurrengo oharrak. Horretaz gain, erantsita ekintza bakoitzari dagozkion azalpenak aurkituko dituzue.Hala ere, zalantzaren bat izanez gero idatzi e-maila ekintzak.txinpasmendige@gmail.com helbidera.

OHARRAK:

1. Eskolaz kanpoko ekintzak 2017ko urriaren 2an hasi eta ekainaren 21ean amaituko dira.

2. Taldea sortzeko gutxieneko kopurua egongo da. Kontuan izan, ikasturtean zehar umeren batek baja ematen badu edo dena delakoagatik gutxieneko kopurua mantentzen ez bada hiruhilekoa amaitzean ekintza bertan behera geratuko dela.

3. Ekintzaren baten gehiegizko umerik balego, beste talde bat sortzen ahaleginduko ginateke. Hori posible ez balitz zozketa bidez erabakiko litzateke.

4. Aurten, taldeak ziurtatze aldera, ordainketak hiruhilekoaren hasieran egingo dira.

5. Izena emateko, hurrengo egunetan e-mailez bidaliko dizuegun formularioa bete beharko da. Hala ere, ohiko bidea ere mantenduko da, hots, guraso elkartearen postontzia.

6. Izena ematea bi fasetan egingo da; lehenengo epea irailaren 15 ean bukatuko da. Hurrengo astean bigarren fasean, berriro apuntatzeko aukera egongo da aurrera aterako diren ekintzetan.

7. Umea, ekintzetara nagusi batekin joan beharko da, monitore falta edo edonolako arazorik balego, bakarrik ez egoteko.

8. Atzera botatzen diren ordaiagiriek 5 €ko penalizazioa izango dute.

 

Hona hemen ikasturte honetan izango diren prezio berriak:

PREZIOEN TAULA

(*1) KITSUNE ikastaroa enpresa pribatu batek kudeatzen du, beraz, prezioa bestelakoa da: matrikula eta materiala 24,90€ (2 ikasturterako). Hileko 20€

(*2) ALOHA ikastaroa empresa pribatu batek kudeatzen du, beraz, prezioa bestelakoa da: matrikula eta materiala: 40€.  Hileko 49€

Ekintzei buruzko informazio gehiago