Esku pilota jaialdia domekan

Olarreta pilota eskolan ume asko dabil aurtean. Neska mutikoak pozik ari dira astero entrenatzen, eta oporrekin batera esku pilota jaialdia antolatu dugu guraso eta entrenatzaileen artean. Adin guztietako pilotariek bat egingo dute frontoian, goizeko 11etan hasita. Neska mutiko gazte gazteak -5 urtetik aurrerakoak- , hainbat guraso eta aititeren bat be izango da frontoian olgetan domekako festibalean.

Argazkiak.org | Esku pilota jaialdia Larrabetzun © cc-by-sa: larrabetzu
Galdu ezin dan ekitaldia izango da, erduzie zuek be animatzera!

  • abenduak 22, domeka
  • goizeko 11etatik aurrera
  • Larrabetzuko Frontoian
Kategoria: Adi egon, Eskolaz kanpoko ekintzak, kirola Etiketak , , , , . Gorde lotura.