Menu Close

Eskolako istripuak eta aseguruak

eskola istripuakAste honetan, BIGE (Bizkaiko guraso elkarteen elkarteak) aseguru-etxe pribatu batekin adostu duen aseguru polizaren berri zabaldu dugu eskolan ohar baten bidez. Aseguru horrek eskaintzen duena hemen irakurri ahal duzue; dena den, kontuan hartu borondatezkoa dela eta norberak pentsatu behar duela kontratatu nahi duen ala ez.

Eskolan ume bati gaixotasun edo istripu bat gertatzen zaionean eta oso larria ez denean, gurasoei deitzen zaie umea hartzeko. Istripua larria baldin bada, eskolak 112 larrialdi-zerbitzura deitu beharko du, eta bertan azalduko diete nola jokatu. Hori guztia gure osasun sistema publikoaren barruan dago eta dohainik da. Guraso Elkarteak antolatutako eskolaz kanpoko ekintza batean gaixotasun edo istripu bat gertatzen denean, ekintza horren begiraleak berdin jokatu beharko du.

Beste alde batetik, aseguru pribatua daukan ume bat gaixorik jarri edo istripua gertatzen zaionean eskolan edo guraso elkarteak antolatutako ekintza batean, eskolako irakasleek edo guraso elkarteko begiraleek aseguru-enpresara deitu ahal dute eta enpresa horrek bere osasun-sareko medikua bidaliko du umea dagoen lekura laguntza emateko. Jakina, istripua oso larria bada, onena 112 larrialdi-zerbitzura deitzea da, zauritua ahalik eta lasterren ospitale batera eramateko anbulantziaz.

Guztiaz ere, gai honi buruzko zalantzarik edukiz gero, idatzi hemen zure iruzkina edo txinpasmendi.guraso@gmail helbidean galdetu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude