Menu Close

Eskolan ere konposta egiten dugu

Egunero-egunero, Aitor sukaldariak eta bere laguntzaileek jatekoa prestatzen sortzen diren hondakinak bereizten dituzte. Geroago, eskolako neska-mutilek ortuan dagoen konpost-ontziraino eroaten dituzte txandaka.

Bertan, hilabete batzuen buruan, hondakinak konpost bihurtzen eta lurrera itzultzen dira, lurrak fruituak eman ditzan. Horrela, naturaren zikloa betetzen da eta bizitza berriro ere loratzen da.

Irailaren 11n konpost-ontzi berria jarriko da eskolan eta, egun horretatik aurrera, plateretako soberakinak ere batuko ditugu. Horri esker, konpost hobea egingo dugu, lurra emankorragoa izango da, ortuak fruitu gozoagoak emango ditu eta, gainera, zabor gutxiago sortuko dugu. Irailaren 11tik aurrera, jantokian sortzen diren hondakin ia-ia guztiak berreskuratu eta birziklatuko ditugu. Eta gure planetak irribarre egingo du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude