Menu Close

Eskolako jaiaren bazkarietako txartelak salgai

Umeen txartela

Eskolako jaiaren bazkarietako txartelak tabernetan, Mitxilotan eta Anguleri kultur etxean salgai daude.

Umeen bazkaria 8 euroen truke eta nagusien bazkaria 15 euroen truke.

Lortzen den diruaz bazkariak ordaintzeaz gain eskolako jaiaren egunean dauden gastuak ere ordainduko dira.

Nagusien txartela

Bazkarietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Besteak beste eskola utziko duten 6. mailako ikasleek haien agurra eskainiko digute eta herriko tabernari eta dendariek eta jantokiko hornitzaileek emandako produktuez osatutako hiru otzara zozketatuko dira.

Menua jantokiko sukaldariak (Aitorrek) egingo du.