Eskolako jaian kontzertua… ez galdu!

KOLORETAKO ETORKIZUNERAKO…

GO B(L)ACK!

Swing, Jazz, Funk & Black Roots Grooves.

BART…SAX! sax big band & BEAT SALAD

Durangoko Musika Eskolako Bart…Sax! Taldea eta Beat Salad kolektiboaren arteko elkarlanaren fruitua da “Koloretako etorkizunerako… GO B(L)ACK!” ikuskizuna.

Izenak dioen bezala aurrera egiteko… begirada atzera botako dugu lehenengo, eta gaur egun musika amerikar herrikoia bihurtu den musikaren jatorrira bidaiatuko dugu.

Algodoi plantazioetako, Blues ilun eta bortitzetatik, saloietako Ragtimera, New Orleanseko Dixietik, Swing eta Big Band doinu handietara, Soul eta Rockaren jaiotzetik Free Jazz eta esperimentzaiora, gaur eguneko Hip Hop kale doinuetara heltzeko.

Jatorri eta adin desberdinetako 22 musikari inguruk parte hartzen dogu proiektuan, eskolako ikaslez osatutako Sax Big Banda sekzio erritmikoarekin,Durangoko musikariak, abeslari eta MCak….%100 zuzeneko musika, scratchez eta efektuz jantzia eta bidai honen gidari izango den DJak markatutako norabideari adi.

Publiko guztietara zuzendutako ordu eta erdiko ikuskizuna.

Galduko al dozu gurekin XIX.mendeko New Orleansetik XXI.Durangorako bidai zoragarri hau?

Ekainak 20, Larunbata, arratsaldeko 20:30ean HORI BAIn!

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.