Menu Close

Eskolako jaiak laguntzaileak behar ditu.

Larrabetzuko eskolako jaia 2014 kartela

Ekainaren 14an, gure eskolako jaia aurrera ateratzeko laguntzaileak behar ditugu, batez ere, bazkariak zerbitzatu, harrikoa egin eta jantokia garbitzeko.
Zehatz-mehatz adierazita, hauxe da behar dugun laguntza:
– 12 lagun umeen bazkaria zerbitzatzeko (13:30-15:00)
–  3 lagun umeen bazkarian harrikoa egiteko (13:50-15:00)
–  4 lagun nagusien bazkarian harrikoa egiteko eta laguntza emateko (15:00-16:30)
–  8 lagun harrikoa amaitzeko eta jantokia garbitzeko (16:30-18:00)
–  2 lagun merienda prestatzeko
Laguntzeko prest bazaude, lehenbailehen, guraso Larrabetzuko-eskolako-jaia-2014-egitarauaelkarteko kide bati esan edo orri hau bete eta utzi eskola barruan dagoen postontzian, edo bestela, ondoko datuak posta elektronikoz bidali txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera: Izen-abizenak, telefonoa eta zein txandatan aritu nahi duzun.

– Laguntzaileen zerrenda.

– Eskolako jaiaren egitaraua.