Menu Close

Ezetz igarri

Astean zehar, ezkerreko goiko aldean, aste birik behin asmakizunak agertzen dira. Hona hemen guztiak zerrendaturik. Zer diren igarri ezin baduzu…. pdf-a jaitsi.

  1. Hitzek naukate, soinurik ez daukat, letra bat naiz, zein naiz?
  2. Aurrean punta bi eta atzean zulo bi, sudurra ez naiz, zer naiz?
  3. Izara bat, harizkoa ez ; ura ezik dena estaltzen dut.
  4. Zabala eta argitsua, batzuetan zaratatsu, askotan negartsu.
  5. Inoiz ikusten ez, eta nonahi firi -firi, inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.
  6. Aldrebesa naiz,  neguan biluzik eta udan arropaz beterik.
  7. Buru handia, baina leporik ez; ipurdi mugikorra, baina hankarik ez.
  8. Nola zulatu globo bat airerik eta zaratarik atera barik?
  9. Bi mendiren arteko tiro zaratatsua,
  10. Agertu eta desagertu, desagertu eta agertu, kalean daramat nigandik gertu.
  11. Gona luzea du, mihia motza; urrutitik entzuten da haren kantu hotsa.
  12. Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik; zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.
  13. Bata bestearen gainean, hor daude zure gorputzean musuka denbora guztian.
  14. Amak bi ditu, aitak ere bai. Semeak bat ere ez eta alabak hiru. Zer da?
  15. Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea.
  16. Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik.
  17. Botilaren muturrean naukazu eta ezinezko da edatea, baina ni askatzeko hobe duzu bi ezpainak ongi ixtea.
  18. Jateko balio du, ukitzeko, txalo egiteko eta,nola ez! orri hau pasatzeko.
  19. Kristal polita, beti bustita. Nahi dugu udan, badagu neguan.
  20. Zangorik ez eta azkar dabil
  21. Parean doaz bi nini, ezin begiratuz elkarri.
  22. Norbaitek burua pizten badio, suzko malkoak darizkio.

Deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen: 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude