Menu Close

Ehun lagun Pagoetako parke naturalean

  • Domeka goiza. 9:30etan bi autobus frontoiaren parean. Ume eta guraso, bata zein bestea bete dira. Autopista hartu eta Zarautzeraino. Giro onean, Zarautzetik Aia gainera igon, eta Pagoetako parke naturalera joateko.
  • Oinezko txangoa hasi da. Agorregi aldeko errotak ikusi ditugu, burdinola, arto eta urunea egiteko tokiak, erreka eta txabola txikiak. Hamaiketako txiki bat eta jarraitu dugu errekan behera
  • Iturraran parketxearen inguruan bazkaldu dogu, lasai lasai. Giro ona, jolasteko lekua, berbetan egoteko. Bazkalostean, prisa asko barik barriro autobusa hartu dogu.
  • Oreinak ikustera goaz. Sagarrak eta azenarioak be badaroaguz. Adar luzedunak batzuk, hurbildu eta jaten hasi dira. Argazkiak, klik eta klik. Udaberria Pagoetan.
  • Aiako lurretatik, kostaldera egin dugu. Marea gora dago Zarautzen, baina izozki bana hartuta, ibilbidetxoa egin dogu malekoian. Giro ederra euskal kostaldean. Berbetan eta olgetan, Nafarroa etorbidean autobusak prest egongo dira barriro be.
  • Bueltako bidaian Barriola, San Adriango azeria pelikula ikusi dugu. Burdinolak, meatzetako burdina, ikazkinak… eta garai bateko kontuak ikusi ditugu Barriola eta lukitoren pelikulan. Giro itzela, irteera polita… eta batez be 100 larrabetzuar Euskal Herriko parke natural eder hau ikusten. Mendian oinez berbetan, natura gozatu eta ondo pasatzen. Hurrengorarte.

-Argazki guztiak ikusteko-

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude