Kategoriaren artxiboa: bizi txorierri

Lezamako trenbide zaharrera… hamaikagarrenez!

Kategoriak bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Utzi iruzkina

BIZIFESTA 2012

Hemen daukazue 2012ko BIZIFESTAko bideo txiki bat: txirrindulari asko, eguraldi ona eta giro ezin hobea.

Kategoriak bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

bizitxorierri.org Bizikleta ibilbide berdea: oinez, bizikletan eta piraguan

Txorierritik Bilbora joateko, bizikleta hautatu dogu Larrabetzuko eskolako gurasook. Aspaldi ari gara hori aldarrikatzen, eta horretarako besteak beste bizitxorierri.org gunea ere martxan jarri dogu, auzolanean. Aste honetan telebistan agertu da erreportaia polit bat. Oinez, bizikletan eta piraguan Larrabetzutik Bilbora. Euskadi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

… eta tunela aurkitu genuen!

Domeka goizean eskolako hainbat lagun Lezamako trenbide zaharra ezagutzera joan ginen helburu argia buruan: trenbide horretan dagoen tunela aurkitzea. Jakin bagenekien tunela ezkutuan gordeta dagoela eta ez zela erraza izango topatzea, oso jende gutxik dakielako zehatz-mehatz non dagoen… Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Iruzkin 1

Bagoaz Lezamako Trenbide Zaharra ezagutzera!

Hilaren 4an, domekagaz, txango lasaia egingo dugu Lezamatik Bilbora zihoan antzinako trenbidetik, naturbide bihurtzeko eskatzen dugun horretatik, hain zuzen. 10etan daukagu hitzordua, Larrabetzuko frontoian. Txangoa oinez egingo dugu, baina autoz joango gara Sondikaraino. Tunelera sartzeko asmorik baduzue, eroan kaskoa eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

Larrabetzutik Bilbora… Artxandako tuneletik… oinez edo biziz.

Urriaren 16an, domekarekin, Larrabetzuko guraso bizikletazale batzuk El Correo egunkariak antolatutako II. Artxandako igoeraren ibilbidean izan ziren, Lezamako trenbide zaharrak zeharkatzen zuen tunelaren parean, hain zuzen ere, tunel hori garbitu eta zabaldu eta trenbidea naturbide edo bide berde gisa egokitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | 3 iruzkin

Lezamako trenbide zaharra apur bat berdeago (eta garbiago!)

Uztailaren 9a, Desbrozadora eguna. Goizeko 10etan geneukan hitzordua, Sondikako Olan. Hogei bat boluntario batu ginen, guztiak garaiz iritsita. Autotik jaitsi eta hogei bat minutuko ibilaldia tunelaren ahoraino. Lanabesak, berriz, auto bati lotutako atoi baten barruan heldu ziren: sasiak garbitzeko makinak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak bizi txorierri | 2 iruzkin

Desbrozadora eguna.

Aupa lagunak, dakizuenez guraso talde bat aspalditik dabil bidegorria lortzeko eta Lezamako Trenbide zaharra berreskuratzeko ahaleginak egiten… Hona hemen proposatzen duten azkenengo ekimena: Lezamako trenbide zaharrako tunel ingurua auzolanean sasiz garbitzea. Holan, orain ezkutuan dagoen tunel hau agerian geratuko da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri, Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

Lezamako trenbide zaharreko bidea ezagutzeko irteera.

Domeka honetan bildu ginen udaletxe aurrean Bilboko Biziz-bizi elkarteko kide batzuk eta Larrabetzu eta Lezamako bizikletazale batzuk. Eguraldia ezin hobea, Bilboko aldetik tunelaren sarrera oztopazten duen baserriraino hurbildu ginen, hemendik ikusten den Bilboko irudia ikusgarria da. Tunela momentuz itxita dagoenez, mendatea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak bizi txorierri, Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

Lezamako trenbide zaharraren ibilbidea ezagutzeko txangoa.

Dakizuenez, eskolako guraso batzuk Txorierriko bidegorria egitearen alde, eta Deriotik Bilboraino doan Lezamako trenbide zaharraren bidea bizikletaz egin ahal izateko berreskurapenaren alde lanean dabiltza. Izan ere, Larrabetzutik Bilboraino bizikletaz joateko aukera izango genuke hori eginez gero. Orain arte, guraso horiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, bizi txorierri, Larrabetzuko eskola | 7 iruzkin