Menu Close

Elkartasun-tapoiak

Dakizuenez, Janaririk gabeko bizitza duten umeei laguntzeko helburuz, plastikozko tapoiak biltzen ditu  GARMITXA elkarteak. Gaur arrastian, tapoiak jasotako poltsa txikietatik zaku handietan sartzen ibili gara. Zaku handi horietako batean 200 kilo tapoi sartzen dira.

Gure eskolan ere tapoiak uzteko edukontzia dago… LAGUNDU TAPOIAK BATZEN, orain jan ezin duten umeek egunen batean jango dutelako esperantza izan dezaten. Tapoi-bilketan lortzen den dirua honako helburuak betetzeko erabiltzen da:

  • Gaixotasun honen ikerketa bultzatzea.
  • Gaixoak elkartzea, denek batera lan egiteko.
  • Gaixotasuna jendarteratu eta herritarrak zein administrazioa sentiberatzea.
  • Gaixotasuna pairatzen duten umeen bizitza-kalitatea hobetzea.

Prentsako artikulua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude