Menu Close

Berriro zakuak tapoiz betetzera!

Garmitxa elkarteko lagunak berriro lotu dira hainbat zaku tapoiz betetzeko. Hitzordua domekan izango da, azaroaren 20an, goizeko 11etan (eguraldi txarrik egiten ez badu, behintzat). Elkartzeko lekua, berriz, hauxe: Hirukote Errementeria | Erletxe industrialdea, K plat. 2. eraikina, 4-5 pab. Galdakao.  ANIMA ZAITEZ eta etorri tapoiak batzen, zure laguntza ere oso garrantzitsua da-eta lan hori egiteko.

Bestalde, Garmitxa elkarteak Gabonetako loteria-txartelak saltzen ditu bost euroren truke. Jasotako diruaren zati bat, bost eurotik bat, hain zuzen ere, elkartearen helburuak lortzen laguntzeko da. Zozketako zenbakia 95220 da eta txartelak Aliprox supermerkatuan dauzkazue salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude