Baserritarren egunean, Artoaren ibilbidea egingo dugu

Maiatzaren 15ean -San Isidro- Baserritarren eguna ospatuko da urtero bezala Larrabetzun. Eskolan jai eguna danez, ume eta gurasoentzat irteera berezia prestatu dugu. Gainera, guraso askok herritik kanpo lan egiten duenez, neska mutikoentzako plana atondu dugu, egun osokoa.

Goizeko 10etan plazan hasita, Artoaren ibilbidea egingo dogu herriko baserri, errota, landa eta inguruetatik. Solorik solo ibiliko gara batetik bestera, eta gure baserrien historian, gure ekonomian, gure elikaduran artoak izan duen garrantzia ezagutuko dogu, bertatik bertara.

Argazkiak.org | Artoaren ibilbidea Larrabetzun © cc-by-sa: larrabetzukoeskola.eus

Egun osoko egitaraua prestatu dogu Gurpide eta Udalagaz batera. Eta goizean hasita, eguerdi, arrasti eta iluntzean ekitaldi ezberdinak egongo dira.

  • Goizeko 10etan plazan
  • Olatxu baserriko errota martxan jarriko dogu, baserria ezagutu, ingurua, erreka…
  • Basagune auzoan, Morrosko artzaiagaz ardien artilea zelan mozten dan ikusiko dogu
  • Kiskibiletik Agarrera, eta handik Sarrikolara
  • Sarrikolan, baserrian artoak izan duen garrantzia azalduko digu Emilio Castañerak.
  • Goiritxuko soloak, oilategia eta inguruak ikusi.
  • Plazan Larrabetzuko baserritarren azoka
  • Talo tailerra, haziak, konposta… umeentzako.
  • Taloa eta txistorra jango dute parte hartzaileek, ostean izozkia
  • Arrastiko 4:30etan pilota partiduak frontoian
  • Iluntzean antzerkia Tenderete taldeagaz
Kategoria: Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.