Egilearen artxiboa: gurasoak

Baserritarren egunean, Artoaren ibilbidea egingo dugu

Maiatzaren 15ean -San Isidro- Baserritarren eguna ospatuko da urtero bezala Larrabetzun. Eskolan jai eguna danez, ume eta gurasoentzat irteera berezia prestatu dugu. Gainera, guraso askok herritik kanpo lan egiten duenez, neska mutikoentzako plana atondu dugu, egun osokoa. Goizeko 10etan plazan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Garmitxa elkartearen alde bariku, zapatu eta domekan

Ekitaldiz betetako asteburua izan da gurea. Bariku arrastian eskolatik urten, eta aurrera eta atzera ibiltzeko aukera euki dogu. Txinpasmendi guraso elkarteak eta Garmitxak antolatuta ekitaldi mordoa izan ditugu. Antzerkia barikuan Dokumentala eta jolasak zapatuan Garmitxaren aldeko ibilbidea Garmitxaren aldeko asteburuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Utzi iruzkina

Beste jantoki eredu bat posible da

Larrabetzutik urrun dago Granada. Moralejoseko kortijoak zerikusi gutxi dauka hemengo solo eta baserriekin. Hango umeek eta gure eskolakoek baina, badituzte antzekotasunak: jan behintzat, ondo egiten dute, han eta hemen. Han eta hemen, asko daukagu erakusteko, oraindik ikasi eta erakusteko lekua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Urte barriagaz batera mendi irteerak hasiko dira

Oporren ostean hasi da eskola barriro, eta urte barriagaz batera mendira joaten be hasiko gara. Datorren domekan egingo dogu aurtengo lehenengo irteera eta horretarako urtarrilaren 19an goizeko 10etan plazan jarri dogu hitzordua. Eskolako neska mutiko guztiek egiteko moduko ibilbidea, herrian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Iruzkinak desaktibatuta daude Urte barriagaz batera mendi irteerak hasiko dira sarreran

Esku pilota jaialdia domekan

Olarreta pilota eskolan ume asko dabil aurtean. Neska mutikoak pozik ari dira astero entrenatzen, eta oporrekin batera esku pilota jaialdia antolatu dugu guraso eta entrenatzaileen artean. Adin guztietako pilotariek bat egingo dute frontoian, goizeko 11etan hasita. Neska mutiko gazte gazteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Eskolaz kanpoko ekintzak, kirola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Oporrak

Larrabetzuko eskolako ikasleek alkarregaz egindako margolan ederra. Gozatu orain udako oporrak eta atara koloreak denbora libreari. Irailean hasiko gara barriro be gogotsu!

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Multikirola: ate irekiak martitzenean

Ikasturte honetan eskolaz kanpoko ekintzetan berrikuntzak izan ditugu: multikirola eta psikomotrizitatea. 48 neska mutiko ibili dira mutikirola egiten, 3 taldetan 28 izan dira psikomotrizitatea 2 taldetan landu dutenak   KIROL EZBERDINAK EZAGUTZEN Multikirola lantzen ibili direnak kirol eta jarduera ugari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpoko ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Heldu da eguraldi ona, barriro Larrabetzutik oinez

Aurtengo negua aspaldiko gogorrena izan danez, etxetik irtetzeko gogoarekin egongo gara gutako gehienak. Horregatik, eta udaberriari ekin aurretik, irteeratxo bat antolatu dogu datorren domekarako. Goizeko 10etan plazan geratu gara, eta ostean ibilbidetxo bat egingo dogu herriko bazterrak ezagutzeko asmoagaz. Gogoratu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Eskolako jantokia TVE-n

Urriak 11, eguena, gaueko telediarioa. Eta Larrabetzuko eskola, jantokia, umeak, sukaldaria, gurasoa eta baserritarrak telebistan berbetan. Goizeko 9etan soloan batutakoa, eguerdian platerean jateko. Telediario – 21 horas – 11/10/12Ver vídeo Telediario – 21 horas – 11/10/12 48:40 minututik aurrera.

Kategoriak Jantokia, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Hurrengo irteera: Larrabetzutik Lezamara basorik baso

Hurrengo domekan, martxoak 18, goizeko 10etan urtengo gara mendi ibilaldian. Plazatik, bidez bide joango gara Goikolara, Ametza baserriaren ondotik, GR 280 mendi ibilbidea hartu eta Lezamarantza -Lorono, Gaztelu, Basabale- eta Goitioltzara helduko gara. Athletic Lezaman Handik Lezamako kirol gunera joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Eskolaz kanpoko ekintzak, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina