2015-16 ikasturtea hastear dago

Eskolara itzulera

Eskolara itzulera gertu dago… oporrak, uda eta jaiak gozatu izana espero dugu datorren ikasturtea eta erronka berriak gogotsu hartzeko.

Ikasturte berriaren atarian gaudela, gauza batzuk komentatu edo gogorarazi nahi dizkizuegu:

– Dakizuenez 3 urtetik gorako ikasleentzat ikasturte berria irailaren 8an hasiko da. Egun hori aurkezpen eguna izango denez, 11:30ean sartu eta14:30ean bazkalduta aterako dira.
Irailaren 9tik 14ra jardunaldi trinkoa egongo da, 9:30etik 14:30era bazkaria barne. (Eskolan bazkaltzen ez dutenak 13:30ean aterako dira eskolatik).
Egun horietan, arratsaldeko 14:30etik 16:00etara umezaintza zerbitzua egongo da. Zerbitzu hori erabiliko duzuenok Amaia Etxeandiari edo umearen tutoreari abisatu edo
txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera mezua bidali behar duzue umearen izena, maila eta tutorea nor den azalduz. Horren prezioa hauxe da: 5€ egun solteak eta 3 egun baino gehiago 15€ egun guztiengaitik.

Goizeko umezaintza (8:00etatik 9:30era) irailaren 9an hasiko da. Prezioa iaz bezala: hila 45€, egun solteak 5€ edo 4€ sei egunetik gora bada.

Beste alde batetik, uda honetan eskolan hobekuntza batzuk egin dira:
> Ludoteka zegoen lekuan, orain 2 urteko gela berria izango da, eta ludoteka zerbitzua eskola ondoan dagoen Errebale kaleko etxera eramango da (abadetxe zaharrera). Leku horretan obrak egiten ari dira bere zerbitzu berrira egokitzeko; baina oraindik amaituta ez daudenez, ludoteka eskolako libururegian egongo da obrak amaitu arte.
> Jantokian iluminazio berriak eta sabai akustikoa ipini dute, bazkari orduetan zarata eramangarriagoa izateko eta oro har gelako akustika hobetzeko. Iluminazio berria Udalak ordaindu du eta sabaiko hobekuntza guraso elkarteak ordaindu du.

2015-16 ikasturteko jantokiko menua hemen daukazue.

2015-16 ikasturteko egutegia hemen daukazue.

Ikasturte berri on izan eta kontaktuan jarraituko dugu. Zuen zalantzak edo ekarpenak e-mailez ere bidali ahal dizkiguzue gure helbidera: txinpasmendi.guraso@gmail.com

Txinpasmendi guraso elkartea.

 

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.