Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak eskatzeko epea: 2021eko uztailaren 24tik irailaren 30era.

Informazio guztia esteka honetan duzue:

https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/


Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA

Irailaren 8an klaseak hasiko dira. Hauek dira hasierako egunetarako ordutegiak:

Irailak 8:

3 urtetik aurrera 11:30-13:30h (jantokirik gabe) eta 11:30-14:30h (jantokiarekin)

Garraioko ikasleak: 10:30etan hasiko da lehenengo geltokian (Errota). Erabiltzaile guztiek maskara erabili behar dute.

Irailaren 9tik aurrera: Ohiko ordutegia

9:30-16:00h (jantokiarekin)

9:30-13:00h eta 14:30-16:00h (jantokirik gabe)

OHARRA:

1. mailatik gorako ikasleek maskara derrigorrez ekarri behar dute.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

AZKEN PROIEKTUAK

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

ESKERRIK ASKO!!

Eskerrik asko bihotz-bihotzez eskolako patioa “Gune Bizia ” sortzen lagundu eta parte hartu duzuen guztioi.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

“Gune Biziak”zozketa

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

6. mailakoen agurra

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

ESKOLA ZAINDU!

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

GUNE BIZIAK SORTZEN

Lehenik eta behin, eskerrak ematea Maiatzak 28ko kale ekintzan parte hartu zenuten guztioi. Benetan eskertzekoa izan zen parte hartzea, ilusio eta gogoa.Hemen daukazue egun horretako bideotxo bat.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

Zuhaitzak landatzen

ZUBITALDEKO      PARKEA

Azken hilabeteotan Zubitaldeko jolas parke publikoa birmoldatzeko lanean aritu dira.

Udal teknikariek, Gym Berdea kolektiboak eta eskolako haurrek –Larrabetzuko Umeen Kontseiluaren hileroko bileren bidez–  ideia batzuk eman dituzte. Eta hurrengo asteetan  gauzatu egingo dituzte ideia horiek.

Aurten lan hauek egingo dira:

1. Berdegunea handitu, hormigoizko 120 metroak kenduta
2. Tirolina bat jarri
3. Inguru horretan mahai eta aulkiak jarri
4. Enborrak eta zurezko materialak jolas-eremu moduan jarri
5. Zuhaitz eta lore gehiago landatu
6. Katuentzako babesleku txiki bat egin

Horrekin guztiarekin, herrian aisialdi gune berri bat sortu nahi da, naturarekin harreman estuan eta ahalik eta inpaktu bisual txikienarekin.

Datozen urteetan gune hau garatzen jarraituko dute, ideia eta elementu berriekin.

Aste honetan gure eskolako 5. mailako ikasleak zuhaitzak landatzen fin-fin ibili dira. Hona hemen irudiak:

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

3.Irakurlagun Eguna

Aurtengo 3. Irakurlagun Eguna ospatu dugu! Oraingo honetan ingelesez idazitako liburu bat izan da aukeratua: “Daddy, papa and me”

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina