Menu Close

Zuhaitzak landatzen

ZUBITALDEKO      PARKEA

Azken hilabeteotan Zubitaldeko jolas parke publikoa birmoldatzeko lanean aritu dira.

Udal teknikariek, Gym Berdea kolektiboak eta eskolako haurrek –Larrabetzuko Umeen Kontseiluaren hileroko bileren bidez–  ideia batzuk eman dituzte. Eta hurrengo asteetan  gauzatu egingo dituzte ideia horiek.

Aurten lan hauek egingo dira:

1. Berdegunea handitu, hormigoizko 120 metroak kenduta
2. Tirolina bat jarri
3. Inguru horretan mahai eta aulkiak jarri
4. Enborrak eta zurezko materialak jolas-eremu moduan jarri
5. Zuhaitz eta lore gehiago landatu
6. Katuentzako babesleku txiki bat egin

Horrekin guztiarekin, herrian aisialdi gune berri bat sortu nahi da, naturarekin harreman estuan eta ahalik eta inpaktu bisual txikienarekin.

Datozen urteetan gune hau garatzen jarraituko dute, ideia eta elementu berriekin.

Aste honetan gure eskolako 5. mailako ikasleak zuhaitzak landatzen fin-fin ibili dira. Hona hemen irudiak: