Txinpasmendi Guraso elkartearen hurrengo ekintzak:

Aitzolen txotxongiloak 2

TXOTXONGILOAK  Azaroaren 29a, zapatua  Aitzol gazteak “Sustraiak Loratzen” lan berria eskainiko digu. Angulerin arrastiko 18:00etan

KULTUR BILGUNEAren aurkezpena  Abenduaren 2a, martitzena Angulerin arrastiko 19:00etan

IRTEERA OLENTZEROREN ETXERA  (Mungiako Izenaduba basoa) Abenduaren 20a, zapatua  – Goizeko 11:00etan aterako gara Larrabetzutik autobusez.  – Mungialdean txangoa egin ostean, eguerdiko 14:00etan Izenaduba parkean bazkalduko dugu (nork bere bazkaria eroan behar du), eta arratsaldeko 15:00etan Olentzeroren etxera sartuko gara. Lekuari buruzko informazioa: www.izenaduba.com  – Izena eman abenduaren 17a baino lehen, Angulerin (60 sarrera baino ez daukagu Olentzeroren etxera sartzeko)Prezioa: 6 euro (0-2 urte bitarteko umeentzat doakoa da jarduera).

ZIRKO ESKOLA Urtarrilaren 16a, otsailaren 20a eta martxoaren 20a. (3 barikutan) – Akrobaziak, orekak, malabarismoak, aireko teknikak eta gorputz-adierazpena praktikatzeko jarduera. – 8-12 urte bitarteko umeentzat.  – Arrastiko 16:30etik 18:00etara. – Talde txikia izango da: gutxienez 8 eta gehienez 14. – Prezioa: 30 euro guztira.  – Izena emateko, posta elektronikoa bidali behar duzu txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera, umearen izen-abizenak eta adina adieraziz (ez ahaztu mezuaren gaian ‘zirko-eskola’ ipintzea). – Izena emateko epea: abenduaren 19ra arte.  – Zirko eskolako irakasleak Karola Zirko Espazioko eta MalasCompañias zirko taldeko Mikel Pikaza, Alvaro De Lera eta Izaskun Agirresarobe izango dira.

CIBERBULLYING gaiari buruzko hitzaldia   Urtarrilaren 20a, martitzena  – Arrastiko 18:30etatik 20:30etara, eskolako informatika gelan (goiko solairuan)  – “Pantallas Amigas” elkarteak emango du hitzaldia (euskaraz).  – Gaiari buruzko informazio gehiago www.pantallasamigas.net webgunean.

[ Edozein ekintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,  idatzi txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera ]

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.