Etiketaren artxiboa: eskola

Void Vaconen, irailak 26

Bonjour! Gaur Void-Vaconeko eskola ezagutu dugu. Harrera ezinhobea egin digute Severine eta Mariek, bertako irakasleek.Geletan nola lan egiten duten ikusi dugu eta gure eskolarako ideiak hartu. Bestalde, guk ere ikasleek egindako aurkezpen eta bideoa erakutsi diegu.Irakasleek Lorraine eskualdeko platerik ezagunenak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak , | Utzi iruzkina

ERASMUS+

Aste honetan gure eskolako lau irakasle (Deiene, Itxaso, Iraia eta Itxaso) Frantzia aldean ibiliko dira Erasmus + proiektuari esker.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak , | Utzi iruzkina

Iñaki Zubizarreta eskolan

Maiatzaren 2an, Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu mailako haur eta gazteen eskola-jazarpenaren eta bullying-aren arriskuaz kontzientziatzeko. Astelehenean , hilak 3, Guraso Elkartearen eskutik Iñaki Zubizarretaren bisita izan genuen eskolan .Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak, bullying-a jasan zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

Zirko emanaldia eskolan CIRCO CHOSCO

Eskolan zirko emanaldia izan dugu Maiaren (HH4) gurasoen eskutik. Ariñe eta Oscarren ikuskizuna bikaina izan da eta denok liluratuta gelditu gara euren malabareak, akrobaziak eta abarrekin. ESKERRIK ASKO BIKOTE!!!! Hemen duzue laburpentxo bat.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

EUSKARAREN EGUNA ESKOLAN

Joan den astean, abenduaren 3an, Euskaren Eguna ospatu genuen eskolan. Aurten Korrikari omenalditxo bat egitea erabaki dugu. Hemen dituzue hainbat bideo ikusgai! Euskararen Eguna 2020 Korrikaren omenaldia HH Korrikaren omenaldia LH

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak | Utzi iruzkina

Beste jantoki eredu bat posible da

Larrabetzutik urrun dago Granada. Moralejoseko kortijoak zerikusi gutxi dauka hemengo solo eta baserriekin. Hango umeek eta gure eskolakoek baina, badituzte antzekotasunak: jan behintzat, ondo egiten dute, han eta hemen. Han eta hemen, asko daukagu erakusteko, oraindik ikasi eta erakusteko lekua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Multikirola: ate irekiak martitzenean

Ikasturte honetan eskolaz kanpoko ekintzetan berrikuntzak izan ditugu: multikirola eta psikomotrizitatea. 48 neska mutiko ibili dira mutikirola egiten, 3 taldetan 28 izan dira psikomotrizitatea 2 taldetan landu dutenak   KIROL EZBERDINAK EZAGUTZEN Multikirola lantzen ibili direnak kirol eta jarduera ugari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpoko ekintzak, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Heldu da eguraldi ona, barriro Larrabetzutik oinez

Aurtengo negua aspaldiko gogorrena izan danez, etxetik irtetzeko gogoarekin egongo gara gutako gehienak. Horregatik, eta udaberriari ekin aurretik, irteeratxo bat antolatu dogu datorren domekarako. Goizeko 10etan plazan geratu gara, eta ostean ibilbidetxo bat egingo dogu herriko bazterrak ezagutzeko asmoagaz. Gogoratu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Eskolako jantokia TVE-n

Urriak 11, eguena, gaueko telediarioa. Eta Larrabetzuko eskola, jantokia, umeak, sukaldaria, gurasoa eta baserritarrak telebistan berbetan. Goizeko 9etan soloan batutakoa, eguerdian platerean jateko. Telediario – 21 horas – 11/10/12Ver vídeo Telediario – 21 horas – 11/10/12 48:40 minututik aurrera.

Kategoriak Jantokia, Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Domekan Arrizuriganera goaz

Eskolako guraso elkarteak Txinpasmendi izena du, eta badakizue Txispamendi non dagoen? Arrizuriganen egon gara inoiz? Aurten, 2012. urtea mendi tontorrera joanez hasiko dogu, ibilbide polita egingo dogu, herria gailurretik ikusteko. Urtarrilaren 29an, domekaz, goizeko 10:30etan plazatik urtenda.

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Etiketak , , , , | Iruzkin 1