Menu Close

Pirritx, Porrotx eta Marimotots > TIPI-TAPA, KORRIKA!

Pirritz Porrotx eta Marimotots 2016 W3

Kaixo familiok:

Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeko ikuskizun berria (TIPI-TAPA, KORRIKA!) abenduaren 13an Larrabetzuko frontoian izango dugu Txinpasmendi Guraso Elkarteak antolatuta.

Larrabetzukoentzak eta Morgako eskolako umeentzat sarrerak Angulerin salgai egongo dira azaroaren 14tik agortu arte.

Besteentzat sarrerak salgai egongo dira azaroaren 17tik agortu arte.

Prezioa 8 eurokoa da. Bi urte beteta ez duten umeek ez dute ordaindu behar, baina ezin izango dute aulki bat okupatu: bere guraso baten altzoan egon beharko dute. Gehienez, pertsona bakoitzeko 4 sarrera salduko dira.

Ikuskizuna 18:00etan izango da. Frontoiko atea 30 minutu lehenago zabalduko da.

Beste herri bateko eskolan, haurreskolan, kultur aretoan edo kiroldegian emanaldiaren kartelen bat ipini ahal baduzue, sano eskertuko genuke (behar dituzuen kartelak Angulerin eskuragai dituzue).

Bestalde, mezu honekin batera atxikita daukazuen kartelaren jpg-a interneten bidez zuen kontaktuen artean zabaltzea ere eskertzekoa litzateke.

Badakizu… abenduaren 13an erdu Larrabetzuko frontoira Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin disfrutatzera!