Orientazio jolasa | apirilaren 14an, domekan | Zugaztietan

Zugaztieta kartela 1

Datorren domekan, apirilaren 14an, Trapagarango Zugaztieta auzora joango gara ORIENTAZIOA praktikatzera jolas gisa. Jolas horretan, iparrorratzaz eta mapa batez baliatuz baliza batzuk aurkitu beharko dira… Oso dibertigarria izango da, are gehiago Zugaztieta bezalako leku batean. Zugaztieta auzoa ospetsua da beste sasoi batean burdin meatoki garrantzitsuak egon zirelako; gaur egun, baina, uraz estalita daude horietako batzuk. Ingurune zoragarri horretan ibiliko gara gu jolasean.

Zugaztietara autobusez joango gara. Trapagaran Larrabetzutik hurbil dago eta berehala iritsiko gara. Goizeko 10:30etan aterako gara frontoitik eta 11etan edo han egongo gara. Orientazio jolasa egin ondoren, hango zelaietan bazkalduko dugu (norberak etxetik eroandakoa. Gero, atseden txiki bat hartu ondoren, berriro Larrabetzura etorriko gara autobusez. Gutxi gorabehera, arrastiko 4:30etan helduko gara herrira.

Irteera horretara etorri nahi baduzu, izena eman behar duzu Angulerin eguena baino lehen eta 4 euro ordaindu. Gainera, iparrorratzik badaukazu ez ahaztu ekartzea.

Ekintza horretara joan baino lehen, orientazioari buruz zerbait ikasi nahi duenarentzat ikastaro txiki bat antolatu dugu aurreko eguenean, hau da, apirilaren 11n, arrastiko 6etatik 7etara Anguleriko beheko solairuan.

Anima zaitezte!…..    Txinpasmendi Guraso Elkartea

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.