Ondo ibili Arrate eta Arantza, muxu handi bana

Agur Arrate! musu handi bat
Larrabetzun jaiotako bi ume, Arrate eta Arantza, gurasoen jaioterrira bueltatu dira gaur. Larrabetzuko lagunei agur esan, eta joan egin dira, aitatxo eta amatxoren sorterrira.
Lanera etorri ziren orain dela urte batzuk, lana egin dute, lagunak egin dituzte, umorea ekarri dute eta bihotz handia eukitzea zer den erakutsi digute.
Eta guk, Larrabetzuko lagunok, ume eta gurasoek maitasunez agurtuko ditugu gaur, eta gogoan euki luzaroan.
Eskolan asko ikasi dugu alkarregaz, asko jolastu dogu…

Eta gaur Arrate lo egin ezinik egon da, eta barriro etorri da eskolako lagunengana, eta barriro jolastu ostean, danei agur esan… eta hegazkinez joan da, Euskal Herritik Argentinara.

Mila esker.
Musu handi handi bana Arrate eta Arantza.
Eskerrik asko Upi eta Gato.
Larrabetzun, bihotz bihotzez maite zaituztegu.

 larrabetzutik argentinara

Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.

Joseba Sarrionandia

Kategoria: Adi egon, Ikasleak, Larrabetzuko eskola Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna